NOLA IRAGATEN DA DESMUNTATZE-LAN BAT ?

“Proiektuaren hasieratik - eta ez azken mementoan!- lanean aritzea"

1

HARREMANETAN JARTZEA

Obralekua bisitatzea eta kasuz kasu esku-hartzearen egokitasuna estimatzea.

2

Baliabideen azterketa

Eraikinaren diagnostikoa egitea, berrerabil daitezkeen ekai guziak identifikatzeko.

IDRE gure partaideak egiten du baliabideen azterketa

3

Desmuntatze lana

Ekaiak arta handiz eta metodikoki desmuntatzea, eta, gero, konpondu eta salmentarako prestatzea. Lan hori ordainduz da, eta suntsiketarako pentsatu aurrekontuaren zati bat desmuntatze-lan bilakatzen da.

4

Lanaren bilana

Lanari buruzko bilana egitea, ekai motak zenbakitan zehaztuz eta ekaien tona bilana eginez.

ZER BERME ?

Prozesu osoan zehar ikuspegi profesionala bermatzen dugu, obralariarekin eta gainerako esku hartzaileekin adostasunean.

Gunean dauden material guziak ez ditu PATXA'MAk bere gain hartuko. Ikerketak horietako bakoitzaren balorizazio-potentzialaren berri emanen digu, eta desmuntatzeko mementoan horien kokalekuen berri emanen digu.